Gabonak eta haurrak

23/12/2020

GABONAK HAURREKIN, KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDERDIAK

Urteko garai batean, haurren eta familiako kide guztien janaria eta ordutegiak aldatu egiten dira, nahiz eta aurten ez den berdina izango pandemiaren ondorioz. Horiek aldatu egiten dira, eta denei eragiten diete, bai helduei bai haurrei, baina haiek, bereziki, gehiago nabaritzen dute.

Garai ona da haurrekin elkarreraginean aritzeko eta irudimena aske uzteko, familian jarduerak egiteko. Aurten, gainera, Covid-19ren pandemiarekin, inoiz baino senide eta etxekoagoak izango dira.

Janariari dagokionez, normalean gehiegi jaten den garaia da, eta baliteke eguneroko bizitzan jaten ez diren elikagaiak edo prestakinak ere jatea. Beti saiatu behar da haurrei eta helduei elikagai osasungarriak ematen. Azukreak egun seinalatuetan duen garaia da, hasi ohiko turroitik eta betiko polboroietaraino, txokolatezko bonboi aberatsak barne. Jakin behar dugu ezen, gu umeen aurrean horrelako elikagaiak jaten baditugu, nekez ukatuko dizkiegula haiei. Horregatik, garrantzitsua da arduraz kontsumitzea eta haiekin adostea noiz eta zenbat jan ahal izango den. Aukerarik onena etxean egindako postreak eta azukre gutxikoak kontsumitzea da.

Eguneroko errutinaren ordutegiei dagokienez, ohiko ordutegietatik hurbilen egoten saiatzea da aholkua. Haurren adinaren araberakoa ere izango da hein handi batean, baina esango nuke 5 urtetik beherakoetan asko errespetatu beharko liratekeela, ahal dela, ezarritako ordutegiak, gerora haurren lo-ereduan ustekaberik izan ez dadin. Ordu bat geroago esnatzeko ordua atzerakatzeak, oheratzeak bezala, ez du hainbeste eragiten loaren patroian, baina kontuz ibili haratago atzeratzen.

Har dezagun atseden eta goza dezagun denok zainduz.