DAMA

01/10/2020

Zer da DAMA?

DAMA ama, aita, guraso izango direnei, ume zaintzaileei eta jakinmina duten guztiei zuzenduriko laguntza eskaintzeko sortu den proiektua da.

Proiektu hau, amatasunean laguntza izateak duen garrantzia ikustean sortu zen, haurren etapa desberdinetan eta beraien zaintzan. Edoskitzetik hasi eta elikadura osagarriaz jarraituta, haurren loaz ahaztu gabe.

Gainera, web orrialdeko blog-ean beste gai batzuk ere izango dira, haurren zaintzaren ingurukoak. Hau guztia, DAMAk eskaini dezakeenaren inguruan, guk eskaini ahal duguna baino gehiago eskaini gabe, eta ez garena izan gabe.

Helburua, beraz, familia eta zaintzaileei aholkatzea, informatzea, laguntzea eta edukatzea da, amatasunaren arlo desberdinetan eta aurkitzen zaren etapa kontuan izan gabe. Ez du axola elikadura osagarriaz hasita bazaude, laguntza behar duzula uste baduzu, lagunduko dizugu.

Zabalik gaude zure beharrak zeintzuk diren entzutera eta zein iradokizun duzun guretzako, horrela gure laguntza eskaini eta ezin badugu, norengana jo behar duzun aholkatuko dizugu.

Zure alboan gaude laguntzeko.

Zer eskaintzen du DAMAk?


  • Elikadura osagarriaren hasiera haurretan.

  • Haurren lehen laguntzak.

  • Edoskitze aholkularitza.

  • Loaren aholkularitza.