Nire historia

Ni

Kaixo! Hemen bazaude, nitaz gehiago jakin nahi duzulako da. Leire naiz, ama eta erizaina.

Nire amatasunaren hasiera ez zen batere erraza izan, horregatik hasi nintzen amatasunaren inguruko informazio gehiagoren bila. Horrela aurkitu nuen haur loaren aholkulari baten web orria.

Egunak aurrera, gero eta laguntza falta gehiago somatzen hasi nintzen arlo
desberdinentan. Erizaina naizenetik garrantzi handia ematen diot ondo
aholkatuta edukitzea nire ingurukoak. Horrek ematen baitu indarra
egunerokotasunean.

Horrela, loaren aholkulari gisa hezitzea erabaki nuen eta amatasunaren beste arlo batzuetako ezagutzak sakontzea. Nire lana gogoko dut, eta zuri laguntzeko nago.



GSC gisa ziurtatua

GSC ziurtagiria 2021eko urtarrilaren 6an jaso dut.

Gentle Sleep Coach programa da loaren aholkularitzan entrenatzeko eta ziurtagiria lortzeko lehen programa profesionala eta zabalena. Programak 80 ordu baino gehiagoko entrenamendua eskaintzen du, 4 mediku, 2 psikologo eta abokatu batekin. Coach bakoitzak azterketa bat gainditu eta gainbegiratze kasuetan parte hartu behar du. Gainbegiratze klinikoa eta etengabeko entrenamendu aurreratua ezinbesteko baldintzak dira Gentle Sleep Coach ziurtagiria mantentzeko. Hauek dira entrenamenduan lantzen diren gaietako batzuk:

• Oinarrizko aholkularitza eta haurren garapena
• Loaren zientzia eta portaera aldatzeko teknikak, 6 hilabetetik 6 urtera bitarteko haurren gurasoei laguntzeko.
• Atxikimendu seguruaren teoria
• Bularra ematen duen amari laguntzea

Entrenamendua, halaber, top motako espezialisten hitzaldiak dira:
• Erditze ondoko depresioa, Daniela Chinchilla, MsC
• Baldintza medikoak eta loaren apnea, Jimena Villaverde doktorearen eskutik
• GERD eta loa Ericka Montijo Barrios
• Lo-aholkularitzaren lege-alderdiak  Mario Sosa