Iritziak

Dama


Eskerrik asko Damarekin konfidantza izateagatik.

Anonimo

Bezeroa

BLWri buruzko zalantzak argitu ondoren, Leirek oso ondo aholkatu digu. Abantailak, metodoak eta jarraibideak ezagutu ahal izan ditugu. Mila esker

Julen

Bezeroa

Oso gustora gaude izan dugun zerbitzuarekin. Gauetan askotan esnatu eta bakoitzean titia hartzen zuen 3 urteko haurra dugu eta Damak eskainitako zerbitzuari esker gau osoa segidan lo egitera pasatu da familiaren atsedena eta bizi kalitatea hobetuz. Guztiz gomendagarria!

Olatz

Bezeroa

Gure haurrak 14 hilabete zituen hasi ginenean. Lehen bularrarekin eta amarekin egiten zuen lo. Asko esnatzen zen bularra emateko. Orain logelan lo egin aitarekin edo amarekin, askoz ordu gehiago jarraian eta bularrik gabe. Ez du hainbesteko kontakturik behar. Sehaskan bakarrik egon daiteke jolasean, eta berak egin dezake lo. Lorpen bikaina guretzat

Garazi

Bezeroa

Leirerekin hasi ginenean, gure alabak 9 hilabete eta erdi zituen eta bularra behar zuen lo hartzeko. Esnatze asko zituen siestan eta gauetan, eta bularra behar zuen berriz lo egiteko. Nik egon behar nuen lo egin behar zuen aldiro, ez zekielako beste era batera lo egiten, bularraren laguntzarekin ez bazen. Leirerekin hitz egin eta lan egin ondoren, orain bakarrik lo egiten du sehaskan eta bere esnatzeak modu autonomoan kudeatzen ditu (gehienetan), baina egun batzuetan gure laguntza behar izaten du berriro lo egiteko. Eskerrik asko!!!

Olaia

Bezeroa

Laguntza behar izan dugu errutinekin eta loaren prestakuntzarekin 6 hilabeteko alaba txikian. Dena urrunetik egin da, eta segimendu hurbila izan du, batzuetan hitzartutakoaren gainetik ere, hurbiltasun osoz eta arreta pertsonal eta pertsonalizatuarekin. Zalantzak argitu behar izan ditugunean, elikadura arloko edo beste gai batzuetako laguntza osagarria, kalitate eta intentsitate bereko laguntza jaso dugu. Aurreko 4 asteetako emaitza ikusgarria izan da, lo-errutina argiak ezartzea lortu dugu, eguneko siestak planteatutako helburuaren arabera kantitatean eta kalitatean jarrita, 20 minututik 30 minutura bitarteko siesta kaotikoetatik ordu jakin batzuetara igaroz, gutxienez ordubetera. Gauez, bakarrik eta lasai lo egiten ikasi du haurrak, eta horrek eragina du gaueko esnaldietan; izan ere, asko murriztu dira, eta gertatzen diren gehienak berak konpontzen ditu aste horietako ikaskuntzaren ondoren.

Maitane

Bezeroa

Gure alabak 16 hilabete zituen Damaren laguntza beharra izan genuenean. Benetako arazoak genituen umeak loa hartzeko eta, hori lortu ondoren, denboran eta kalitatean mantentzeko. Damaren laguntzarekin, guri guraso gisa lagundu digun arren, batez ere, gure alabari salbatu dio. Gaur egun, bakarrik lo egiteko gai da eta lo hori kalitatezkoa izateko, nahiz eta une batzuetan gure beharra izaten duen. Jarraipena oso hurbilekoa izan zen, arreta pertsonalizatua. Lortutako emaitzarekin erabat gustura eta pozik gaude. Eskerrik asko laguntzeagatik eta zu ezagutzeagatik.

Anonimoa

Bezeroa

Gure urte beteko semeak bakarrik motxilan lokartzen zan ta ohean bi orduz egoten ginen lokartu arte. Gauez gainera 3-5 aldiz iratzarten zan ta negar baten geixenetan. Ezin kontsolatu. Egunean zehar siestak guztiz deskontrolatuta geukan. Damak guztiz aldatu dosku egoera. Bi hile ta gero, egunian 2 siesta egitera pasau gara ta gauetan segidan egiten dau lo edo behin iratzarten da. Gainera 15-30 minututan kunan bera bakarrik hartzen dau lo. Guztiz gomendagarrixa jaso dun tratua.

Maialen

Bezeroa

23 hilabete zituen zerbitzua kontratatzea erabaki genuenean. Gure neskatila gure logelan zegoen eta sarritan esnatzen zenez gau erdian gure ohera pasatzen zen. Titia esna aldai guztietan hartzen zuen. Leireren zerbitzuaren bidez, bera bere logelan eta gu gure logelan lo egitea lortu dugu. Gaueko esna aldiak ia desagertzea. Zerbitzuaren tartean tamalez neskatilak gaixo aldi bat baino gehiago izan ditu eta honek guztiz gutiz dena lortzen ez digu utzi baina asko aldatu da. Oso pozik gaude eta badakigu pazientziarekin eta Leirek emaniko pautekin lortuko dugula. Guztiz gomendagarria da zerbitzu hau, loa hobetuz eguneroko guztion jarduna ere hobetzen baita. Mila esker Leire!